Argentina
Argentinako Platako Euskal Etxeko =Euskaldunon hitza=i izeneko irratsaioak, elkartasuna eskaini zion De Juanaru. Haika Mutil gazte taldeak egiten du irratsaioa. Euskal preso donostiarrak BERRIAra igorritako gutuna irakurri zuten eta elkartasun mezua Euskal Preso Politikoen Koletibo osoari zabaldu zioten:
"Euskal Herriari nazioa den heinean dagozkion eskubideen aitortza eta euskal preso politikoen eskibideen betetzea behingoz lortzeko Iñakik hartu duen erabaki ausart eta konpromisoz betearen gainean, ez eta Iñaki beraren gainean, ez dugu ezer gehiago erantsiko. Izan ere, bere gutunean hau ezin argiago geratzen da".
Lisboa
Lisboako ASEH Euskal Herriaren aldeko elkartasun taldeak deituta 20 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte Lisboako enbaxadaren aurren egindako protesta ekimenean. Pankarta bat zabaldu zuten =iPaís Basco, Independência & Socialismo=i (Euskal Herria Independentzia eta Sozialismoa) leloa zuena.
Ikurrinak eraman zituzten eta Lisboako kale nagusian zehar zebiltzan autoek bozinak jotzen zituzten bertatik pasatzean. Askatasunaren bidez jakin ahal izan denez, ASEH-ko kideek Espainiako enbaxadan idatzi bat uzteko saiakera egin zuten "baina ez zieten aterik ireki". Horrez gain, Iñaki de Juanak irailaren 11n –gose grebako 35.egunean– idatzitako gutuna ere banatu zuten jendearen artean.
ASEH-k, gainera, "espaniar gobernuaren blokeo-jarrera" salatu zuen. "Batetik negoziazio mahaia osatzeko jartzen dituen trabengatik eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak jasota duen autodeterminazio eskubidea ukatzen diolako Euskal Herriari".
Pau
Gaur 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Pauen, Espainiako Enbaxadaren aurrean Okzitaniako Anaram au Patac erakunde ezkertiarrak deituta. Iñaki de Juana baldintza gabe askatzeko exigituko dute.
Mexiko
Zapatisten aldeko Rincon Rupestre Kolektibo mexikarrak, bestalde, gutun bat igorri dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari Iñaki de Juana aske uzteko eskatuz. Besteak beste, De Juana bahituta edukitzea leporatzen diote eskutitz horretan Espainiako Gobernuari. Gainera, salatzen du presoa espetxetik ez ateratzeko Javier Gomez Bermudez epaileak prozesu berri bat "fabrikatu" izana.
Presoak
Nazioartean ere De Juanari elkartasuna erakusteko ekimenak egiten ari dira
Euskal Herritik kanpora ere egiten ari dira Iñaki de Juanaren aldeko elkartasun ekimenak. Argentinako Platako Euskal Etxeko Euskaldunon Hitza irratsaioak euskal presoari elkartasuna adierazi zion. Portugalen, Lisboan, Lisboako Euskal Herriaren Aldeko Lagunek kontzentrazioa egin zuten Espainiako enbaxadaren aurrean. Gaur 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Pauen, Espainiako Enbaxadaren aurrean Okzitaniako Anaram au Patac erakunde ezkertiarrak deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu