Europa Zero Zabor mugimenduak antolatutako topaketak hasiko dira gaur zortzi Donostian. Ostiraletik igandera egingo dituzte, eta, besteak beste, AEBetatik eta Asiatik etorritako adituek hitz egingo dute bertan. Atzo aurkeztu zituzten jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Ainhoa Iraolak, Donostiako zinegotzi Nora Galparsorok eta Zero Waste Europe sareko koordinatzaile Joan Marc Simonek.
Bestalde, Ermuko eta Mallabiko hondakinak (Bizkaia) Gipuzkoara eramaten jarraituko dute, herrialde horretako ahaldun nagusi Martin Garitanok adierazi duenez. Bizkaiak utzi egingo badio ere Gipuzkoako hondakinak jasotzeari, Ermuko eta Mallabiko zaborrak jasotzeagatik «lurralde arteko gatazkarik» ez duela piztuko ziurtatu du Garitanok.
Nazioarteko adituek hitz egingo dute Europako Zero Zabor bilkuran, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu