Bake Plana

Nazioarteko adituek Ipar Irlandako eta Hegoafrikako prozesuekin parekatu dute Euskal Herrikoa

AEBetako lau unibertsitatetako adituek Eusko Jaurlaritzako Bake Plana aztertu dute.

Jonan Fernandez. RAUL BOGAJO, ARP
edurne begiristain
2014ko urtarrilaren 9a
14:51
Entzun

Euskal Herriko bake prozesuaren ezaugarriak "arrakastatsuak" izan diren bestelako bake prozesuen parekoak direla ondorioztatu dute nazioarteko hainbat adituk. Eta hala adierazi diote Eusko Jaurlaritzari, Bake eta Bizikidetza Planari buruzko ebaluazio txostenean. Ameriketako Estatu Batuetako lau unibertsitatetan lanean ari den "ospe handiko" aditu talde batek Bake Planari ekarpenak egin dizkio, eta horien berri eman du gaur goizean Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Andrea Bartoli eta Borislava Manojlovic adituek landu dute txostena, taldearen izenean.

Besteak beste, adituek ondorioztatu dute planaren "ezaugarririk onena" dela hainbat tradizio politikoren adiskidetzeko prozesu irekian eta elkarrizketetan jarritako indarra. "Horretarako, legebiltzarreko taldeek ez ezik, Espainiako Gobernuak eta herritar arruntek ere parte hartu beharko dute, haien iritziak oso preziatuak baitira", diote. Halaber, nabarmendu dute Euskal Herriko bake prozesua "barneratzailea" dela eta horregatik, "berezia" izateaz gain, beste prozesu "arrakastatsu" batzuen pare koka daitekeela: Hegoafrikako eta Ipar Irlandako prozesuen pare, esaterako. Horrekin batera, Bake Planak jasotzen dituen hemezortzi ekimenen ebaluaketa ere egin dute adituek, eta besteak beste ondorioztatu dute giza eskubideen urraketei buruzko txostena "ezinbestekoa" dela eta gaur egun legeak aintzat hartzen ez dituen biktimek lege eta adimistrazioen tresnak behar dituztela. Torturari dagokionez, hura aztertzea "garrantzitsutzat" jo dute adituek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.