Nazioarteko egiaztatzearen aurrekariak

2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun

Gernikako Akordioa



Su-eten eskaera. «Bermatutako indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako hastapena izan beharko da, ondoko edukietan oinarrituta: ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa».

ETAren agiriak



Su-etenaren agiria (2011-01-10). «Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa».

Nazioarteko egiaztatzeari buruz (2011-03-27). «Urtarrilaren 10ean argitara eman zen agirian zabaldutako erabakian berresten da ETA. Espainia eta Frantziako gobernuek gure eskaintza onartu ez izana deitoratzen dugu.

Frantzia eta Espainiako gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren, ETA prest dago egiaztatze mekanismo informal bat onartzeko.

ETAk uste du egingarria dela eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu daitekeela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.