Bakegintza

Nazioarteko I. Biltzarrak bakerako giza-eskubidea arautzeko eskatuko die Nazio Batuei

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bakearen inguruan antolatutako Nazioarteko I. Biltzarrak ebazpen bat adostu eta onartu du, eta agiri hori NBE Nazio Batuen Erakundera helaraziko du. Zehazki, bakerako giza-eskubidea arau dezatela eskatzen da ebazpen horretan; areago, arautu ez ezik, giza-eskubide hori betearazteko prozesuak zabaltzeko eskatzen dio NBEri, eta betetzen ez dituztenak zigortzeko modua martxan jar dezala.

2004ko maiatzaren 8a
16:27
Entzun
Jaurlaritzako Justizia Sailak hartu du ebazpena NBEra helarazteko ardura.

Nolanahi ere, Biltzarreko ohorezko batzordeko bi kidek eman dute Donostian hartutako erabakien berri: Cora Weiss estatubatuarrak eta Danielle Mitterrand frantziarrak. Hague Appeal For Peaceko lehendakaria da Weiss eta France-Liberte fundaziokoa Mittterrand.

Erabakiaren berri emateaz gain, bakearen kulturaren garrantzia azpimarratu du Weissek; funtsean kontzeptu hori gerrarik ezean oinarritzen dela adierazi du, eta gerrak zein gatazka armatuak eragozteko prebentzio lana egitea dela garrantzitsuena. Ildo horretatik, hezkuntzak, eskolek, arlo horretan duten garrantzia azpimarratu du.

Mitterrandek, berriz, esan du agintariek eta politikariek botere handia izan arren, bakea zibilen batasunetik eta antolaketatik etorriko dela.

Informazio gehiago hemen .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.