Nazioarteko ikuspuntuak jasota hasi dituzte emakume abertzaleen 5. topaketak

Jardunaldien hasiera ekitaldia, atzo. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Emakume abertzaleen bosgarren topaketa feministak abiatu zituen atzo Bilgune Feministak, Leitzan (Nafarroa). Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen mahai inguruarekin hasi zituzten jardunaldiak. Irlanda Iparraldeko Jennifer MacCain, Palestinako Rawda Saleem Ode eta El Salvadorko Gloria Guzmanizan ziren hizlariak, eta herrialde horietako esperientzien berri eman zuten.

Asteburu osorako ekitaldi sorta bat antolatu dute. Besteak beste, eredu ekonomikoa eta soziala izango dituzte hizpide gaur. Bihar goizean, berriz, ekitaldi nagusia egingo dute: Independentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista mahai ingurua, hain zuzen. Horrekin amaituko dira topaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.