Nazioarteko jende ezagun gehiago, Sortu legeztatzearen alde

2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Sortu alderdia legeztatzeko exijitzen duen Parte hartze politikorako eskubidearen alde manifestua gero eta nazioarteko jende ezagun gehiago ari da sinatzen.

Martxoaren 14an jakinarazi zituzten manifestuarekin bat egin dutenen lehenbiziko izenak. Orduan, besteak beste, Raul Zelik, Michel Collon eta Belen Gopegui idazleak, Javier Sadaba eta Xose Manuel Beiras katedradunak, James Petras unibertsitateko irakaslea eta Heinz Dieterich analista politikoa ageri ziren; eta, orain, besteak beste, Noam Chomsky katedraduna eta Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko lehendakarigai ohia batu zaizkie. Berrehun sinadura baino gehiago bildu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.