hedabideak

Nazioarteko komunikabideetan erabakiaz mintzo

Nazioarteko zenbait komunikabidetan izan du oihartzunik albisteak. Besteak beste, 'The New York Times'-ek, BBCk, 'The Finantial Times'-ek eta 'Firat'-ek jaso dute.

Berria.info
2013ko urriaren 21a
08:42
Entzun

'The New York Times':

Estrasburgoren erabakiaren berri idatzi du Raphael Minderrek The New York Times-en. European Court Rules Against Spain on Terror Sentences artikuluan Ines del Rioren aldeko erabakiaz mintzo da, auzia zertan den azalduz eta Espainiako Gobernuak gaur eman duen iritzia jasoz. Human Right Watch gobernuz kanpoko erakundearen balorazioa ere bildu du: "Terrorismoaren kontra egiteko aitzakiarekin Espainiako Gobernuak egiten dituen lege urraketak zuzentzeko balio beharko luke epaiak", Judith Sunderland HRWek Espainian duen ordezkariaren iritziz.

'Financial Times':

Spain may be forced to free Eta prisoners artikulua argitaratu du (Espainia etakideak aske uztera behartuta).

BBC:

BBCk Estrasburgoren erabakiaren berri ematen du European Court of Human Rights condemns Spain over Eta case albistean, Ines del Riori gertatutakoa azalduz. Gainetik esaten du beste hainbat presori eragin diezaiokeela, eta biktimen erakundeak Espainiako Gobernuari Estrasburgok agindutakoa ez betetzeko egindako eskaera ere jasotzen du.

'Firat':

Egunkari kurduak European Court of Human Rights buries "Parot Doctrine" albistea plazaratu du, gertatutakoa azalduz. Nabarmentzen du epaia ETAk su-etena eman eta bigarren urteurrenean etorri dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.