BAKEGINTZA

Nazioarteko Konferentziaren behin betiko egitaraua aurkeztu du Donostiako alkateak

Urriaren 10ean eta 11n egingo dute Bakearen aldeko Alkateen Konferentzia, eta hainbat hiri eta herritako alkateak batuko dira Donostian. Bideoa: Juan Karlos Izagirre, egitasmoaren berri ematen. [Youtube]http://youtu.be/BAi4MTOf3bE[/Youtube]

2013ko urriaren 4a
17:32
Entzun

Agerraldi bat egin du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek gaur goizean, Bakearen adeko Alkateen Nazioarteko Konferentziaren behin betiko egitarauaren berri emateko. 31 izango dira urriaren 10 eta 11n ospatuko diren saioetan hizlari arituko diren eragileak, eta 200 pertsona inguruk eman dute izena entzule gisa bertan izateko.

Urriaren 10ean hasiko da konferentzia, Aieteko Bakearen Etxean. Alkateak harrera instituzionala egin ostean, Hiroshimako alkate eta Mayors for Peace erakundearen lehendakari Matsui Kazumik ere agurtuko ditu bideoz hizlari eta gonbidatuak. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek (zehazteke dago nor izango den), Mayors for Peace erakundeko kide Michel Cibotek eta konferentziaren ohorezko patroi Vicente Zaraguetak ere hartuko dute hitza.

Mairtín O Muilleoir eta Carlos Villan Duranen hitzaldiek itxiko dute Aieteko ekitaldia, eta Kursaalen izango dira ondorengo lau mintegiak, Lourdes Perez Diario Vascoko erredakzio-buruak eta Arantzazu Zugasti, Iñaki Soto eta Martxelo Otamendi, hurrenez hurren, Noticias de Gipuzkoa, Gara eta BERRIA egunkarietako zuzendariek moderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.