Nazioarteko parte hartzaileen soslaiak

2011ko urriaren 17a
16:36
Entzun

Kofi Annan, NBEko idazkari nagusi ohia

NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan zen Kofi Annan (Kumasi, Ghana, 1938), 1997tik 2006ra bitartean. Aurrez kargu gehiago izan zituen NBE barruan, eta 1960ko hamarkadan Munduko Osasun Erakundean. Bakearen Nobel saria eman zioten 2001ean.

Bertie AhernIrlandako lehen ministro izandakoa

1997 eta 2008 bitartean, Bertie Ahern (Dublin, Irlanda, 1951) izan zen Irlandako lehen ministroa, Fianna Fail alderdiarekin aurkeztuta. Irlandako bake negoziazioetan esku hartu zuen, eta Ostiral Santuko akordioaren sustatzaileetako bat izan zen, 1998an.

Gerry Adams, Sinn Feineko presidentea

Gerry Adamsek (Belfast, Irlanda, 1948) Sinn Fein alderdi politikoaren presidente gisa 25 urte egingo ditu heldu den urtean. Irlandako bake akordioko protagonista nagusietakoa izan zen. Euskal Herrian bake prozesua sustatzearen alde ere maiz agertu du babesa.

Gro Harlem Brundtland, Norvegiako lehen ministro izandakoa

Norvegiako lehen ministro izan zen Gro Harlem Brundtland (Baerum, Norvegia, 1939), 1981ean, eta 1986tik 1996ra. Alderdi Laboristako kide da, eta gatazken prebentziorako zein bakerako nazioarteko hainbat erakundetan parte hartzen du.

Pierre JoxeFrantziako Barne ministro ohia

Frantziako Gobernuan ardura anitz izan ditu Pierre Joxek (Paris, Frantzia, 1934): Charles De Gaullekin Justizia ministro izan zen, eta François Mitterrandekin Barne eta Defentsa ministro. PSFko lider eta Konstituzio Kontseiluko kide ere izan da.

Jonathan Powell, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro zeneko kabineteburua

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro izan zen 1997tik 2009ra, eta alboko izan zuen Jonathan Powell (Erresuma Batua, 1956). Donostian ere Blairren ondoko izango da Powell. Irlandako bake prozesuko negoziazioen eragile nagusietako bat izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.