Fabrizio Hochschild Nazio Batuen Erakundeko Kolonbiako koordinatzailearentzat "historikoa" da ELNren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioen hasiera. "Hona iristeko lan gogorra eta sekretupekoa beharrezkoa izan da".
Hochschildek bi aldeak zoriondu ditu, eta esan du pauso horrek "are gehiago" irekitzen dizkiola ateak aro berri bati, bai Kolonbiari dagokionean, baita mundu osoari ere.
Hala ere, onartu du bidea ez dela erraza izango: "Iragarpen hau bide luze baten hasiera da".