Hiru aste besterik ez dira pasa Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak Serbiari Hadzic atxilotzeko ahalegina handitzeko eskatu zionetik. Ekainaren 29an batzorde hori osatzen duten hamabost herrialdeek aho batez kolaborazioa areagotzeko beharra azpimarratu zuten, "batez ere, Jugoslavia ohiko herrialdeetan". "Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiari behar duen laguntza osoa eman behar zaio, bereziki Goran Hadzic atxilotzeko", zioen onartu zuten erresoluzioak.
NBEk ekainaren 29an eskatu zion Serbiari atxilotzeko ahalegina handitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu