NBEk Krimeara bidalitako ordezkaria aireportura bidali du talde armatu batek

2014ko martxoaren 5a
19:05
Entzun

Robert Serry Krimeara bidali du Nazio Batuen Erakundeak, eta Simferopolen zela, talde "armatu eta uniformatu" batek hura aireportura bidaltzeko agindua zutela jakinarazio dio. Zabaldutako lehen informazioen arabera, Serryk uko egin dio aireportura itzultzeari, eta taldeak atxiki egin duela zabaldu da. Jan Eliasson idazkariordea Kieven zegoen hori gertatu bitartean, eta BBCri esan dionez, Serry "seguru eta egoera onean" dago bere hotelean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.