NBEk "mundu osorako su-etena" eskatu du

Gatazka guztiak gelditu behar dira, "gure bizialdiko benetako borroka" irabazteko, Antonio Guterresen arabera

NBEko idazkari nagusi Guterres, prentsaurrekoa Internetez ematen. MANUEL ELIAS / EFE
2020ko martxoaren 23a
18:42
Entzun

"Gure munduak etsai komun bat du: COVID-19 birusa", esan du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek. Izurriari aurre egiteko, munduko gatazka guztiak gelditzeko eskatu du.

NBEko buruak gogoratu duenez, gerran murgilduta dauden, osasun sistemak suntsituta eta populazioaren zati handi bat errefuxiatuta dauzkaten herrialdeak dira kalteberenak izurriaren aurrean.

"Gelditu gatazka guztiak. Utzi mesfidantza eta gorrotoa. Isildu armak, gelditu artilleria eta aire erasoak. Hil edo bizikoa da hori egitea". Su-etenak baliagarriak izango dira laguntza garraiatzeko, eta diplomaziari aukera emateko. "Gerraren gaitza amaitu behar dugu, eta gure mundua suntsitzen ari den birusaren aurka borrokatu. Eta hori gatazka guztiak geldituz hasten da, leku guztietan. Orain".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.