Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak Iranik zigorrak gogortzea erabaki du. "Teheranek bere politika nuklearraren helburua bakezalea zela erakusteko hamaika aukera izan ditu, baina ez du bakar bat ere baliatu, eta horregatik izan da beharrezkoa neurriok hartzea". Hala azaldu du Susane Rice AEBek NBEtan duen ordezkariak. Berak sustatu du zigorrak gogortzeko proposamena, eta kontseiluko beste 11 kideren babesarekin onartu dute.
Erabakia okertzat jo du, ordea Teheranek: "Ez da zuzena, eta egoera okertzeko besterik ez du balioko", esan du Irango atzerri ministroak, Ramin Mehmanparastek. Zigorrak zigor, ezer ez dela aldatuko adierazi du, eta uranioa aberasten segituko dutela ziurtatu.
Besteak beste, Irango bankuei atzerrian eragiketak egitea debekatuko die NBEk, eragiketa horien atzean negozio nuklear edo balistikoak daudela susmatuz gero. Horrez gain, Irango arma-blokeoa gogortu egingo du, eta Teherango Itsas Agintaritzaren eta Iraultza Guardiaren 18 enpresei zigorrak ezarriko dizkiete. Horiez gain, beste 40 enpresa eta erakunderi atzerrian dituzten aktiboak izoztuko dizkie Nazio Batuen Erakundeak.
MUNDUA
NBEk zigorrak ezarri arren, uranioa aberasten jarraituko duela esan du Iranek
Iranen politika nuklearra zigortzeko isun handiagoak ezartzea onartu du, besteak beste NBEk. Segurtasun Kontseiluko 15 kideetatik 12k bozkatu dute zigorrak gogortzearen alde; Brasil eta Turkiak aurka bozkatu dute, eta Libano abstenitu egin da. Teheranek ez du onartu erabakia eta uranioa aberasten jarraituko duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu