NBEko 12.000 langile 1,2 milioi palestinarri laguntzeko

Janaria eta botikez gain, laguntza psikosoziala ere eskaintzen diete errefuxiatuei NBEren guneetan. Adingabeak dira tratamentu hori jasotzen dutenetatik gehienak.

2014ko abuztuaren 19a
11:28
Entzun

Giza laguntzarako nazioarteko eguna dela baliatuz, Gazako egoeraren berri eman du Palestinar Iheslarinetzako eta Lan Bulegoak. Egun, erakundeak Gazan dituen 12.000 langileetatik askok zuzenean bizi dituzte erasoaldiaren ondorioak. "Uztailaren 7an larrialdi egoera ezarri zutenetik, 11 lankide galdu ditu UNWRAk; lanean ari zirela batzuk eta etxean zeudela besteak", dio erakundeak zabaldutako oharrak.  Izan dira senide eta lagunak galdu dituztenak ere, Gazako beste herritar askoren moduan. Horiek hala, "euren biziak arriskuan jarriz" herritarrei laguntzen jarraitzen duten langileak omendu ditu NBEk.

Nazio Batuen Erakundeak, ordea, aterpea eskaintzeaz gain, traumak gainditzeko laguntza ere eskaintzen die errefuxiatuei. Programa horretara jotzen dutenekako asko adingabeak dira: "Etxerik gabe geratu dira, senide eta lagunak galdu dituzte eta ez dira gai sentitzen duten izua gainditzeko", dio Huiyda Al-Ghoul psikologoak. Al-Ghoulek 4.200 iheslariri aterpe ematen dion Zaitoun Elem eskolan egiten du lan. "Arnasa eta jolas egiteko aukera eskaintzen diegu haurrei, egunerokotik ihes egin dezaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.