NBEko behatzaileek erasoaren gunera gaur egitekoak ziren bisita atzeratu dute

2013ko abuztuaren 27a
12:51
Entzun

Siriako Atzerri ministro Walid al-Muallemek iragarri duenez, iragan asteko eraso kimikoa aztertu behar duten Nazio Batuen Erakundeko behatzaileak ez dira gaur itzuliko erasoaren eremura; bihar arte atzeratu dute bigarren bisita.

"Ezin izan dute Muadamiyat al Sham zonaldera sartu, talde armatuak ez baitira ados jarri adituak babesteko bermeen inguruan", azaldu du agerraldi batean.

Halaber, Al-Muallemek John Kerry Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariari erantzun dio Siriako Gobernua ez dela ari NBEko behatzaileen lana oztopatzen.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.