Giza eskubideak

NBEko giza eskubideen arloko kontalarien arabera, "onartezinak" dira AEBek Guantanamo bisitatzeko jarritako baldintzak

Giza eskubideen arloan aritzen diren NBE Nazio Batuen Erakundeko bost kontalarik AEBek Guantanamon duten espetxera ez joatea erabaki dute, hain justu, Washingtonek zentro hori bisitatzeko baldintzek haien lana "era justuan, objektiboki eta sinesgarri" egitea galarazten dutelako. Besteak beste, presoekin elkarrizketa pribatuak izatea eragotzi diete AEBek.

2005eko azaroaren 18a
11:53
Entzun
"Baldintza horiekin ez dugu Guantanamo bisitatutako, joango bagina Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak eskubide horien zaintzarako ezarritako prozedurak urratuko baigeniuzke", agertu dute azterketan parte hartu behar zuten bost kontalariek elkarrekin egindako idatzi baten bidez.

Epaileen Independentziaren arloko kontalari Leandro Despouy, Buru zein Gorputz Osasunaren alorreko Paul Hunt, Erlijio Askatasunerako Asma Jahangir, Tortura eta Tratu Txarren arloko Mandred Nowak, eta Atxiloketka Arbitrarioei buruzko lan taldearen zuzendari Leila Zerrougi 2002tik ari dira eskatzen Guantanamoko egoera bertatik bertara ezagutu nahi dutela, baina esan bezala, AEBen baldintzak ez onartzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.