NBEko Segurtasun Batzordeak ez du Siriari buruzko akordiorik lortu

2013ko abuztuaren 30a
17:36
Entzun

Atzo iluntzean bildu ziren Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeko kide iraunkorrak —Errusia, AEBak, Erresuma Batua, Frantzia eta Txina—, eta, ordubete geroago, emaitzarik gabe amaitu zuten bilkura. Herrialdeetako ordezkariek ez zuten ekarpen berririk egin; ez zen halakorik espero, Errusiak eskatuta bildu baitziren bostak.

Abuztuaren 21ean Damasko kanpoaldean izandako eraso kimikoari zein erantzun eman aztertzea zuten helburu atzoko bileran. Kideek beto eskubidea dute Segurtasun Kontseiluan, eta, beraz, bostek jarri behar dute ados akordio bat egiteko.

Txinak eta Errusiak baztertu egin dute Sirian esku hartze militar bati ekiteko aukera, baina gaitzetsi egin dute arma kimikoen erabilera. Errusiak matxinoei egotzi die erasoaren ardura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.