NBEko Torturaren Kontrako Batzordeak zehaztasun eza egotzi dio Espainiari

Zenbat tortura salaketa dauden, zenbat ikertu diren, zenbat polizia zigortu diren... galdera zehatzentzat erantzun zehatzak nahi zituzten entzun Genevan, baina ez dute halakorik jaso

2015eko apirilaren 29a
19:36
Entzun

Espainiako Gobernuak ez du gainditu NBEren Torturaren Kontrako Batzordearen azterketa. 2009tik 2015era bitarte izandako salaketen berri eman behar zuen, eta zehaztasun eza izan da erantzuna. 

Ordu eta erdiz jardun dira Espainiako Gobernuaren ordezkariak azalpenak ematen. Baina batzordekideak ez ditu asebete, erantzun zehatzak eskatu baitizkiete. Espainiak ze "konpentsazio" mota ematen dizkien torturatuei, tortura salaketak nola ikertzen dituzten, bideo kamaraz grabatzen al diren inkomunikazioaldiak... galdetu diete, baina ez dute erantzun zehatzik jaso.

Claudio Grossman batzordeko presidenteak ohartarazia zion Espainiari ez dela nahikoa Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak zigortu ostean kaltetuei kalte-ordainak ematearekin, estatuak egindako kaltea aitortu egin behar duela. Grossmanek esan du tortura salaketa ez dela preskribatzen, oso gai "serioa" dela, "are gehiago segurtasun indarren aldetik egina izan denean. Asko kezkatzen gaitu torturarengatik zigortuak izan direnak, gero indultatu izana, gainera instantzia judizialak ukatu ondoren, gobernuak emandako indultuak izanda, are larriagoa iruditzen zaigu", esan du Grossmanek. Hilabetera ondorioen txostena emango du argitara NBEko Torturaren Kontrako Batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.