Zaurituak, berriz, hamabi bat dira Irakeko iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Halaber, Saddam Husseinen aldeko erresientziari egotzi diote erasoa.
Iragan abuztuaren 20an, bonba-auto bat lehertarazi zuten leku bertsuan, NBEren egoitza nagusiaren atari-atarian. Orduko hartan, hogei bat lagun hil ziren, haien artean, Sergio Viera de Mello NBEren Irakerako ordezkari berezia. Egoitza, berriz, erabat hondatuta geratu zen.
Ordutik, NBEk segurtasun neurri bereziak hartu ditu, eta kontrol ugari daude egoitzaren inguruan. Kontrol horiek eragotzi dute leherketa Canal Hoteletik hurbilago gertatzea.
Iraken inbasioaren ondorena
NBEren egoitzaren aurka erasoa egin dute berriro Bagdaden, eta gutxienez bi lagun hil dira
NBE Nazio Batuen Erakundeak Bagdaden duen egoitza nagusia Irakeko erreboltarien jomuga izan da berriro. Hain zuzen ere, atentatugile suizida batek bonba-auto bat eztandarazi du NBEren egoitza nagusia den Canal Hoteletik hurbil. Erasotzailearen asmoa egoitzaraino iristea zen, baina poliziaren kontrol batean gerarazi dute, eta han bertan lehertarazi du autoa. Gutxienez, bi dira hidakoak: atentatuaren egilea eta Irakeko Poliziako kide bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu