Nazioarteko Diru Funtsak auzitan jarri du Greziaren hirugarren erreskate planaren balioa. Haren arabera, astelehen goizean hitzartutakoa motz geratzen da Greziaren finantza beharrak asebetetzeko, eta BPGaren %200era igoko du herrialdearen zor publikoa. Hirugarren erreskate hori iritsi bitartean Atenasek udan behar dituen 12.000 milioi euroak nondik atera bilatzen ari dira, akordiorik gabe oraingoz.
Reuters agentziak filtratutako NDFren txosten baten arabera, Greziako ekonomiak azken hilabeteotan okerrera egin du, eta horrek egoera: «Zorraren jasangarritasunaren okertze dramatikoak erakusten du orain arte aztertu den zorraren arintzea —eta ESMk proposatu duena— baino maila handiagokoa izan beharko duela». Txosten horren bazuten euroguneko buruek asteburuan erreskatea negoziatzen ari zirela.
NDFko teknikarien arabera, Greziari 30 urteko epea eman behar diote bere zorra ordaintzen hasteko. Bi alternatiba ikusten ditu: urtero Greziako Gobernuaren aurrekontua EBren diruarekin hornitzea da edo zorraren zati bat barkatzea. Aukera bat zein bestea espresuki debekatzen dituzte Europako Batasuneko itunek.