Orain dela 250.000-28.000 urte bizi izan zen giza azpiesezpeziea zen neandertalena, eta zergatik eta nola desagertu zen jakitea arkeologoen aspaldiko kezka da. Ikerketa berria Oxfordeko Unibertsitateko Tom Higham ikertzaileak zuzendu du, eta Europa osoko arkeologiako adituek parte hartu dute, tartean bi euskal ikertzaile: Alvaro Arrizabalaga eta Ikerbasqueko aditu Maria Jose Iriarte. Ikerlanerako Iberiar penintsula osoko datuak eransteko eginkizuna izan dute zientzialariok, eta, besteak beste, Arrasateko (Gipuzkoa) bi aztarnategitan —Labeko eta Leze Txiki kobazuloetan— lortutako datuak aztertu dituzte. Lortutako datuen doitasun handiari esker, argitasuna jarri ahal izan dute neandertalen eta cro-magnonen ustezko elkarbizitzaren inguruan: zehaztu dute, %95,4ko fidagarritasunarekin, bi azpiespezieak batera izan zirela 2.600-5.400 urte inguruz —egun Europa deitzen den eremu horretan—, eta aski denbora izan zela, ondorioz, bien arteko elkarbizitzarako.
Gizartea
Neandertalen desagertze garaiko lausoak, argiago
‘Nature’ aldizkariko artikulu batean aparteko zehaztasunez deskribatu dute historiaurreko aldi erabakigarri bat: neandertalak desagertu ziren garaia. Egileen artean, bi euskal aditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu