TALDEKIDEAK
•Ronnie Kasrils. Hegoafrikako politikari erretiratua. Hegoafrikako apartheid-aren aurkako askapen borrokan eginkizun garrantzitsua izan zuen. Apartheid-aren bukaeraz geroztik Defentsa ministrorde (1994-1999), Ur eta Basoen ministro (1999-2004) eta Informazio ministro (2004-2008) izan da. Afrikako Kongresu Nazionaleko Batzorde Eragileko kide izan zen hamasei urtez.
•Ray Kendall. Erresuma Batuko polizia agente ohia da, Iruzurraren Aurkako Europako Batasunaren Bulegoko presidente eta Interpoleko ohorezko idazkari izendatutakoa. Interpoleko idazkari nagusi ere izan zen hamabost urtez (1985-2000). Scotland Yardeko agintari nagusiaren ondoko izan zen, Sail Berezian. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea ere bada.
•Chris Maccabe. Gobernu britainiarreko Ipar Irlandako Bulegoko (IIB) zuzendari politiko ohia eta Britainiar-Irlandar Gobernu-arteko Konferentziako idazkari ondoko ohia (2000-2008) da. Maccabe IIBko sail politikoko buru izan zen 1998an Ostiral Santuko Akordioko negoziazioetan. Gobernuen eta nazioarteko erakundeen aholkulari gisa ere ibili da bake prozesuetan; Sri Lanka, Kosovo edo Tanzanian, besteak beste.
•Ram Manikkalingam. Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendari eta Amsterdamgo Unibertsitateko irakasle bisitaria da.Rockefeller Fundazioko Nazioarteko Segurtasun Programako buru ibili zen. Gero aholkulari nagusi gisa aritu zen Sri Lankako aurreko presidentearentzat bake prozesuan. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren Txosteneko nazioarteko aholkularien taldeko kide ere bada. Manikkalingamek hainbat gatazkaren konponketan hartu du parte, Irakekoa eta Irlandakoa barne. Irlandan INLA talde armatuaren desarmerako elkarrizketan erraztaile lanetan aritu zen.
•Satish Nambiar. Teniente Jenerala eta Indiako Estatu Nagusiko Armadaburuaren ondoko ohia. Indar Komandante lehena eta NBEren Babes Indarren misio buru aritu zen Jugoslavia ohian. Armadatik erretiratu ondoren, Indiako Zerbitzu Batuen Instituzioko zuzendari izan zen hamabi urtez (1996-2008). Sri Lankako lehen ministroaren aholkulari izan zen bake prozesuan. NBEko idazkari nagusiaren taldeko kide izan zen. India-EB Mahai inguruko ordezkaritzako kide eta Asia Pazifikoko Segurtasun Lankidetza Kontseiluko kide da.