Negrete eta Arano aske utzi dituzte, 6 urteko espetxe zigorra bete ondoren

2004ko urriaren 3an atxilotu zituzten, Ipar Euskal Herrian egindako operazio zabalean

Erredakzioa
Baiona
2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Mikel Negrete hiriburutarra (Lapurdi)eta Jose Ramon Arano beskoiztarra (Lapurdi) aske utzi zituzten atzo, zigorrari zegozkion hiru laurdenak espetxean igaro ondoren —zortzi urteko zigorra jarri zieten, eta sei bete dituzte—.

2004ko urriaren 3an atxilotu zituen Frantziako Poliziak,beste 21 lagunekin batera, Ipar Euskal Herrian egin zuten polizia operazioan. Poliziaren datuen arabera, ETAkoak zirelakoan atxilotu zituzten, eta lehergailu eta agiri ugari atzeman zituzten operazioan.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu duenez, geroztik etxetik ehunka kilometrotara sakabanatuak egon dira lapurtarrak. Arano, Fleury eta Tarbeseko espetxeetan izan da; Negretek, berriz, Chatearoux, Pau eta Fleuryn igaro ditu sei urte eta bi hilabete.

Epaia 6 urtera

Frantziako lege «antiterroristaren baitan», badaezpadako espetxealdiaren epeak 6 urtera luzatu ondoren, Negrete eta Arano joan den azaroan eta abenduan epaitu zituzten Parisen, beste hainbat euskal herritarrekin batera. Auziperatuen artean ziren: Mikel Albisu Marisol Iparragirre, Juan Kruz Maiza, Peio Alcantarilla, Popol Arranbide, Xabi Oxarango, Miriam Incanbi, eta Lurdes Urdanpilleta. Epaileak hiru eta 20 urte bitarteko espetxe zigorra ezarri zizkien. Mikel Negrete eta Jose Ramon Aranoren aurka, 12 urteko zigor eskaera egin zuen fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.