Emakumeen rolez, erakundeetan eta goi karguetan duten presentziaz eta kirolaz aritu dira Nekane Balluerka eta Miren Dobaran BERRIArekin. Batak zein besteak ondo dakite zer den goi kargudun izatea: EHUko errektorea da bata, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea bestea.
2016an kargua hartu zuenean, Balluerka EHUko lehen emakume errektore bilakatu zen. Bera aukeratu izana aurreranzko urrats txiki bat izan zela adierazi zuen orduan, eta baita salatu ere andreek unibertsitatean pairatzen duten "altzairuzko sabaia".
Urte bereko abenduan heldu zen kargura Dobaran ere, Patxi Baztarrikak utzi ostean. Aurrez ere aritua zen kargu horretan urtebetez, baita Bizkaiko Aldundiko Euskara zuzendari gisara ere, 2014ra arte.