Ekonomia

Nekazaritza eredu iraunkorra eskatu du EHNEk

Azken urteetan ekoizpena eta leihakortasuna ardatz dituen nekazaritza eredua zabaldu dela uste du EHNE sindikatuak, baina horrek ez duela etorkizuan bermatzen. Horregatik, beste bide bat hartu, eta eredu iraunkor eta multifunazionala jarri behar dela abian iritzi dio. San Isidro nekazarien eguna dela-eta plazaratu du gogoeta hori.

2006ko maiatzaren 15a
17:31
Entzun
EHNErentzat ezinbestekoa da nekazaritza eredu iraunkorraren adle egitea: hots, lurra eta multifuntzionalitatea oinarritzat hartzea. "Barne merkatuak behar beste elikagai ekoitzi behar dira, kalitatezkoak. Ekoizpen horrek ingurumena errespetatu behar du, eta han bizi den jendea ere bai".

Azken urteetan, ordea, doi-doi kontrako bidea hartu dela nabarmendu du nekazarien sindikatuak: "eredu produktibistara jo da azken urteetan, eredu industrial eta intentsibora, eta alderaketa leihakortasun, prezio eta ekoizpen bolumenaren arabera baino ez da egiten", salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.