Nekazaritza ustiapenetan ari diren andreen eskubideak aitortu dituzte

Emakumeak ere ustiapenen jabe izatea sustatzen duen legea onartu du Espainiako Kongresuak aho batez

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Nekazaritza ustiapenen jabetzan emakume eta gizonei eskubide berberak aitortzen dizkien legea onartu du Espainiako Kongresuak. Rosa Aguilar Nekazaritza ministroaren arabera, lege horrekin ikusgai jarri nahi dute emakumeek nekazaritza ustiapenetan egiten duten lana: «Ustiapen horietan benetakoa eta eraginkorra den berdintasun bat lortu nahi badugu, ezinbestekoa da legea». Legea egiteko garaian nekazaritza taldeekin izandako elkarlana nabarmendu du Aguilarrek: «Legea elkarlanaren eta parte hartzearen ondorioa da».

Egun, ustiapenen jabe gehienak gizonak dira, eta hori aldatu nahi du Espainiak Gobernuak. Hala, jabetzea hori emazteekin edo alabekin ere partekatzea nahi du. Hala, diru laguntzak erdi bana emango dizkiete senar-emazteei, eta biek aukera berbera izango dute ustiapenaren garapenerako kredituak jasotzeko.

EAJko diputatu Joseba Agirretxeak legearen garrantzia nabarmendu du. «Eraginkortasunaren eta justizia sozialaren printzipioei erantzuten die». Legearen bidez nekazaritza sektorea sustatzea ere lortuko dela uste du.

Gainera, alderdiek azpimarratu dute legea aurrerapausoa dela berdintasunaren eta ekonomiaren ikuspegitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.