"Herrialdean bakea eta ordena berrezartzea nahi dugu, alderdi guztiek parte hartuko duten demokrazia baten bidez", esan du Gyanendrak agerraldian. "Herrialdearen botere betearazlea herriari ematen diogu".
Azken egunetako manifestazioetan milaka lagunek parte hartu dute demokrazia eske. Seguratsun indarrek negar egiteko gasak jaurtiz eta tiroka erantzun zuten eta gutxienez 14 lagun hil dira. Atzo gauen, errepresioaren gainetik protestekin jarraituko zuela iragarri zuen oposizioko zazpi alderdiek osatutako koalizioak.
Nepal
Nepalgo erregeak protesten aurrean amore eman eta herriari itzuli dio boterea
Telebistaz egin du iragarpena Gyanendra Nepaldo erregeak. Boterea herriari itzultzen diola jakinarazi du. Era berean, lehen ministro kargurako izen bat proposatzeko eskatu die oposizioko alderdie. Duela urtebete eta bi hilabete Gobernua kargutik kendu eta botere absolutua bereganatu zuen Gyanendra erregeak. Azken bi asteetan demokraziaren aldeko manifestazioak egin dituzte nepaldarrek; gutxienez 14 lagun hil dira istiluetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu