Politika

Nerea Llanos izendatu dute PPko idazkari nagusi

Javier de Andres izango da idazkariorde nagusia. PPren Gasteizko egoitzan agerraldia egin du EAEko PPren presidente Arantza Quirogak, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako presidenteekin. 

Nerea Llanos, EAEko PPren idazkari nagusi berria, atzo. JUANAN RUIZ, ARP
Maialen Unanue
2014ko martxoaren 6a
09:05
Entzun

PPk ezohiko kongresua egingo du larunbatean Donostiako Kursaalean, eta han militanteen onespena jasoko duen lantaldea aurkezteko agerraldia egin du gaur: Nerea Llanos izango da PPren idazkari nagusia. 

Manuel Uriarte alderdikidea nahi zuen Quirogak PPren idazkari nagusi gisa, Iñaki Oiarzabalen ordez. Uriarteren ezezkoak, ordea, zeresana eman du, eta alderdiaren balizko zatiketa baten zurrumurruak zabaldu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.