Nerea Orizaola Zaratas konpartsako kidea izango da, Virginia Berasategi triatletarekin batera, Bilboko Aste Nagusiari hasiera emango diona. 34. txupinera izango da eta, beraz, hark botako du abuztuaren 18an festak abiatuko dituen suziria.
Jaiak iragartzeko kartela, berriz, Peru Isasi Sarriarena izango da, Marylinjaiak izenekoa. 245 lan aurkeztu zituzten lehiaketara. Botoen %75 herritarrek eman dute eta gainerakoa epaimahai batek.
Bilboko festak abuztuaren 18tik 26ra izango dira.