Argitan Barakaldoko (Bizkaia) elkarteak eman du erasoaren berri. Lutxanako tuneletan egin diote eraso neskari, 02:15 aldera.
Elkarteak oroitarazi du "puntu beltza" direla tunelak, eta gune hori "hobetu, aldatu edo itxi" dezala eskatu dio elkarteak Barakaldoko Udalari. Halaber, salatu du udalak "entzungor" egin diela eskaera horiei, eta oroitarazi du 50 urteko andre bat bortxatu zutela iazko urrian leku berean.
Datorren ostiralerako elkarretaratze bat antolatu dute, genero indarkeria salatzeko. 19:00etan batuko dira, Barakaldoko Bide Onera plazan.
Gertatutakoa ikertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.