Pertsona bat hilda aurkitu dute gaur goizean Zumaian (Gipuzkoa), Itzurun hondartzan, San Telmo elizaren azpian, Baleike.com-ek jakinarazi duenez. Hildakoa 35 urteko kataluniar emakumezkoa da. Dirudienez, itsaslabarretatik erorita hil da.
San Telmo elizan festetako meza egiten ari ziren unean aurkitu du gorpua bikote batek. Itsaslabarraren goiko partean zaunkaka ari zen txakur bat ikusi dute eta, haren alboan, motxila bat eta lotarako arropa. Amildegitik behera begiratzean ikusi dute gorpua eta Ertzaintzari deitu diote.
Gizartea
Neska bat hilda agertu da Zumaian, Itzurun hondartzan
Goizean aurkitu dute gorpua. Hildakoa 35 urteko kataluniarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu