20 urteko neska bat larri dago ospitalean, bart gauean balkoi batetik jausita. Sud Ouest egunkariak berri eman du mutil-lagunarekin eztabaidan ari zela jausi dela balkoitik behera. 03:45 aldera gertatu da, Baiona Ttipian.
Hedabide horren arabera, hipotesi nagusia da istripuz erori dela neska balkoitik, baina Poliziak ikerketa hasi du, ikusita bikotekidearekin eztabaidan ari zela erori zenean.