Ezbeharra
Neska gazte bat hil da Ulibarriko urtegian itota
Atzo arratsaldean Ullibarri-Ganboako (Araba) urtegian 21 urteko neska gazte bat itota hil zen. Sorosleek ezin izan zuten ezer egin.
Ezbeharra 17:30k aldera izan zen.Bat-batean urtegia zaintzen ari ziren sorosleek laguntza oihuak entzun zituzten. Sorosleek lehendabizi uretatik gazte bat atera zuten. Gazte horrek berehala egin zuen onera, eta urtegian beste pertsona bat zegoela ohartarazi zien sorosleei. Bigarren gaztea ere uretatik atera zuten, suspertu zuten, baina geroago ospitalean hil egin zen. 21 neska gazte bat da zendua. Ikusten denez, bizirik atera den gazteak, mutil batek, hari laguntzeko egin zuen jauzi uretara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu