Genero indarkeria

Neska-lagun ohiarengana hurbiltzeko debekua urratu duelako gizonezko bat atxilotu dute Donostian

30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian neska-lagun ohiarengana hurbiltzeko debekua urratu duelako, eta, halaber, arrestatzen zuten unean emakumezkoa hiltzeko mehatxua egin duelako. Epailearen esku utzi dute.

2004ko apirilaren 22a
17:31
Entzun
Eguerdiko 13:30ak aldera jazo da atxiloketa: Donostiako Gros auzoko taberna batetik Ertzaintzara deitu dute hango langile baten mutil-lagun ohia —tratu txarrak ematen zizkiolako urruntze agindua daukana— atarian neskaren zain zegoela esanez. Ertzainak hara hurbildu, eta 30 urteko A.D.M. atxilotu dute. Arrestatzen zuten unean iritsi da neska-laguna, eta hil egingo duela esna dio atxilotuak. Epailearen esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.