Iragan igandean gertatu zen erasoa, Azkaineko (Lapurdi) etxebizitza batean. Gizonak bere neska laguna eta umea jo eta iraindu zituen. Emakumea Donibane Lohizuneko polizia etxera joan zen salaketa jartzera, eta gizona berehalakoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Baionako Auzitegian epaitu zuten asteartean, eta epaileak bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, hamar hilabeteko proba epea ezarri diote: epe horretan delituren bat egingo balu, berriz kartzelatuko lukete. Arma batekin ibiltzeko debekua ere ezarri diote —ehiztaria da—.