Neska-mutilak bereizten dituzten eskolei laguntzeko erabiliko du erreforma Wertek
Hezkuntzako beste lege organiko bat prestatzen ari dela baliatuta, neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeak babestu egingo ditu Espainiako Gobernuak. Auzitegi Gorenak bidezko jo du diru publikoz ez finantzatzea haiek, diskriminatzaileak direlakoan. Gobernuak, ordea, lege berrian zehatz adieraziko du eskola horiek ez dutela diskriminaziorik egiten. «Ez dira baztertzaileak, eta, beraz, ezingo dira zentro horiek diskriminatu diru publikoa banatzerakoan», adierazi du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak. Hegoaldean horrelako bederatzi eskola daude; laguntzei eustekotan dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu