Andra Mari Zuriaren jaiak

Neska Txikik lehen aldiz egin du hegan

Zeledon Txikiren panpinarekin batera jaitsi da San Migel elizako kanpandorretik. Hala, orain arte ez zuen lekua hartu du emakumezkoak jaitsieran.

2008ko abuztuaren 7a
14:22
Entzun
Zeledon Txikiren panpina ez ezik, Neska Txikirena ere jaitsi da aurten Gasteizko San Migel elizako kanpandorretik. Hezur-haragizko Zeledon Txikik aspalditik izaten du hezur-haragizko Neska Txiki ondoan, baina gaur beste urrats bat eman da emakumeek jaietan gizonezkoen pareko rola bete behar dutela aldarrikatzeko. Aurten bete dira 25 urte haurrentzako Zeledon Txikiren jaitsiera egiten hasi zirenetik, eta urteurrena baliatu dute aldaketa hori sartzeko.

Eguerdiko hamabietan txupinazoa lehertzearekin batera hasi dute hegaldia panpina biek, Andra Mari Zurian bildutako milaka haur eta gurasoen txalo artean. Halaber, San Migel elizako balkoian zain zituzten Beñat Valle eta Ane Amor aurtengo Zeledon Txiki eta Neska Txiki, eta panpinek beren ibilbidea amaitu dutenean hasi dute eurena, jende artean plaza gurutzatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.