Adingabe batek salatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza, hango iturriek BERRIAri baieztatu diotenez. Bilbon salatu dute erasoa. Adingabeak tartean izanik, ez dute informazio gehiago eman iturri ofizialek.
Hedabide batzuek azaldu dutenez, ordea, 12 urte ditu erasoa salatu duen neskatoak, eta larunbatean egin zioten eraso Bilboko etxebizitza batean.