H. J. Schypke Alemaniako enpresak sortzen zituen, Nestle hornitzen duen JBS Toledo N. V. etxearentzat, eta zaldi DNA atzeman dute gutxienez bi produktutan. Nestlek esan du ez dela elikadura segurtasun auzi bat, etiketatzean dagoela gakoa, baina produktu horiek ez dutela betetzen bezeroek eurengandik espero duten "kalitate maila oso handia".
"Guk egindako frogek zaldi DNA aurkitu dute bi produktutan", esan du ohar baten bidez Nestlek, eta gaineratu du aurkitutako DNA maila %1etik gorakoa dela. Erresuma Batuko Elikadura Segurtasunaren Agentziak %1ean ezarri du gehieneko maila, hortik gora "faltsutzea" dela iritzita.