NEURRI BATZUK

2016ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Indar politikoek biktimen eta bizikidetzaren arloan proposatu dituzten neurri batzuk:

EAJ

Memoria historikoa. Egiaren mapa egiteko, 1936-1978 aldiko giza eskubideen urraketen txosten oinarria osatzea.

Biktimak. «Errepresio bidegabea jasan duten Biktimak Aintzat Hartu eta Ordaintzeko Legea bultzatzea».

Bizikidetza Foroa. «Bizikidetza eta giza eskubideen gaineko foro bat sortzea».

EH Bildu

Memoria historikoa. Euskal Lege bat onartzea, «egiaren prozesua adabakien pilatze kaotiko bat» izan ez dadin.

Egiaren Batzordea. Ekinbideak bateratzeko batzorde bat sortzea, «egia osoa ezarri eta urraketa ororen biktimak ezagutu eta aitortzeko».

Genero ikuspegia. «Egia eta justiziaren aldeko borrokan genero ikuspegia sartzea».

PSE-EE

Memoria «inklusiboa». «Biktima guztiak» aitortu eta erreparatzea, «baina nahasi gabe, eta biktimazioaren arrazoietan paralelismorik egin gabe».

Topaketak. «Ezberdinen arteko topaketak bultzatzea».

PP

Kontakizuna. «Gertatutakoaren egia historikoa ezartzea», Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren bidez.

Elkarrekin Podemos

Memoria historikoa. «Gerra Zibileko eta Frankismoko biktimen erreparazioan eta aitortzan ekitatea» bultzatzea.

Biktimak. «Biktima guztien aitortza sozial eta instituzionalerako prozesuan sakontzea». «Biktima hezitzaileen proiektua» zabaldu eta indartzea.

Genero ikuspegia. 1960tik honako giza eskubide urraketak genero ikuspegiz ikertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.