Neurri konkretuak nahi ditu PSE-EEk, ez estatus politikoaren moduko "abstrakzioak"

2013ko maiatzaren 2a
13:33
Entzun

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia prest dago krisi ekonomikoa gainditzeko akordioak egiteko,"edukiz hutsik dauden abstrakzioak", hau da, estatus politiko berriari buruzko poposamena jarri beharrean mahai gainean. "Herri akordioak" deitu ditu Lopezek bi alderdien arteko hitzarmenak. Kaleratzeak amaitzeko eta lana sortzeko berehalako plan bat behar da haren ustez, eta horretan alderdi politikoez gain, sindikatuek, enpresariek eta gizarte eta ekonomia eragileek parte hartu beharko lukete.

Zerbitzu publikoak eta laguntza sozialak blindatu behar dira, PSE-EEren arabera, instituzioak goitik behera aztertu, eta zerga sistemaren erreforma integrala egin, "azaleko konponketak" egin ordez. Jaurlaritzak bost hilabete "galdu" ditu, "paralisia" eragin du, orokortasunetan galdu da, baina pultsua berreskura dezake, sozialisten ustez. Horretan lagun diezaioke PSE-EEk, "euskal gizartearen onurarako" akordioak eginda.

PPrekin, baina, ez du akordiorik egingo, ez du murrizketak gidatzen dituen ordezkarieen eredurik jarraitu nahi, Lopezen arabera, eta EAJk "aukeratu" egin beharko du.

PP, berriz, prest dago EAJrekin akordioa egiteko, estatus politiko berriaren proposamena alde batera uzten badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.