NEURRI NAGUSIAK

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Neurri bat baino gehiago dakartza Eskualdeko Hizkuntzen Ondare Babeserako eta Sustapenerako Legeak. Batetik, jadanik egiten diren zenbait gauzaren koadro legala argituko du, horien artean, seinaletika publiko elebiduna ezartzea. Bestetik, estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak idazteko aukera ere emanen du. Baina hezkuntza arloko hiru neurri dira azpimarragarrienak:

Murgiltzearen finkatzea

Hizkuntza gutxituen irakaskuntzari dagokionez, bi aukera baizik ez zituen aurreikusten Frantziako Hezkuntza Kodeak, orain arte: hizkuntza eta kultura gutxituaren irakaskuntza ikasgai modura ematea eta sail elebiduna ezartzea. Lege honekin, murgiltze eredua ere Hezkuntza Kodean sartuko da.

Ikastetxeen diruztatzea

Herrian eskolatua den haur bakoitzeko diru kopuru bat ordaindu ohi diete herriko etxeek ikastetxeei. Eskola elebakarrak dituzten herrietan, bertako haurrak inguruko herri bateko ikastetxe batera joan behar badira, ikastetxe horiek diruztatzeko aukera dute herriko etxeek. Borondatezkoa zena betebehar bilakatuko du legeak.

Eskaintzaren orokortzea

Ikastetxe publikoetan hizkuntza gutxituen irakaskuntzaren eskaintza orokortuko du legeak. Ikastetxe guzietan eskaini beharko dute aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.