Neurriak nahi dituzte erasorik ez dadin izan sanferminetan

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Astelehen Lilen ekimenak Iruñeko Udalari eskatu dio hartzeko neurriak sanferminetan sexu erasorik izan ez dadin. Tere Saez bozeramaileak dio segurtasun neurriak hartu behar direla: herriko leku arriskutsuak zein diren adierazi, autodefentsa ikastaroak eman, herritarrak hezi, eta era horretako ekimenak eskatu ditu. Astelehen Lilek gogoratu dute iaz bost andrek salatu zituztela sexu erasoak.

Nagore Laffage hil zutela hiru urte beteko dira etzi, San Fermin egunarekin. Egun hori berdintasunaren aldekoa izatea nahi du ekimenak, eta eskatu du ikur eta musuzapi moreak azaltzeko egun horretan. Hildako emakumearen irudia jartzekoa dute udaletxeko aurreko horman, Ez ezetz da leloaren ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.