Euskal Etxearen mendeurrenaren ospakizunen ondoren eman du dimisioa Aitzol Azurzak. Joan den igandean egin zuten ekitaldi nagusia, baina polemika ondoren iritsi zen, Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartzea zalantzan jarri zuela filtratu zutenean. Informazio horien arabera, lehendakariak mehatxu egin zuen ez zela joango esanez, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak bidalitako bideoa erakusten bazuten.
Polemikaren ondoren, Euskal Etxeak azalpenak eman zituen eskutitz batean, eta gertatutakoagatik “izugarrizko tristura” azaldu zuen. Bihar aukeratuko dute presidente berria, Radio Euskadiren arabera.