«Engaiamenduak hartzen eta segitzen dituen ni bezalako diputatu bat hobe da, sozialisten jakobinismoa ukaitea baino». Abertzaleei mintzatu zaie kanpaina honetan Jean Lassalle laugarren barrutiko hautagai zentrista. Nahiz urteak eta urteak Ipar Euskal Herriaren ezagupenaren aurkari sutsua izan posturaz aldatu izana «asumitzen» duela dio. «Kontseilari orokorrak eta eskualdekoak kentzen dituen lurralde mailako kontseilariak ezeztatu nahi ditu gobernu berriak. Zer izanen dugu, beraz? Horregatik diot orain euskal lurralde elkargoa behar dugula». Bake prozesuaren testuinguruak ere iritzi aldaketa eragin diola aitortu du.
Bigarren itzulia «oso tinkoa» izanen dela badaki. Batetik, uhin arrosa hor delako eta, bestetik, bere familia politikoa «ahuldu» delako. Hala eta guztiz ere, kanpainan harrera «zinez baikorra» sentitzen du herritarren partetik.Eta abertzaleei dagokienez, «puntu komun asko» dituela erranik, haien botoen parte bat bilduko duela gehitu du.
«Ni bezalako diputatu bat hobe da, sozialisten jakobinismoa baino»
Jean Lassalle, laugarren barrutian aurkeztu den zentrista, abertzaleen botoak bildu nahian dabil
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu