Euskara

'Ni ere banoa' BECera

Kontseiluak Barakaldon abenduaren 13an egingo duen ekitaldi erraldoirako sarrerak har daitezke dagoeneko. Hamargarren urteurrena ospatzeaz gain, datozen urteotako ibilbidearen berri ere emango du euskalgintzako erakundeak.

2008ko azaroaren 3a
18:40
Entzun
Dagoeneko har daitezke Kontseiluak bere hamargarren urteurrenerako abenduaren 13rako prestatu duen ekitaldi erraldoirako sarrerak, gaur euskalgintzako erakundeak berak jakinarazi duenez. Ni ere banoa kanpaina abiatu du hala.



BECen (Barakaldo, Bizkaia) egingo dute ekitaldia (18:00), eta sarrerak haren webgunean eta 902 82 02 40 telefono zenbakira deituta har daitezke, doan. Hamar mila sarreratik gora banatuko ditu eta pertsona bakoitzak gehienez bost hartu ahal izango ditu.

Datozen urteotan egin beharreko ibilbidearen berri ere emango du Kontseiluak BECen. "Euskal herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin batera 'pauso bat harago' eman dezaten, 'ni ere banoa' esanez. Hori da 'Bai euskarari' azaltzetik 'Euskaraz bai' egitera pasatzeko lehenengo urratsa", esan du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.