"Ni hurrengoa izan naiteke" kartela eskuetan zutela agertu dira komunikabide guztien aurrean Euskal Herri osotik Iruñean bildutako Etxerateko kideak. Sara Fernandez zenaren sendiari elkartasuna adierazi eta larri zauriturik dagoen Izaskun Urkijori animoak bidali dizkiote. "Zorigaitzeko istripu hau sakabanaketa politikaren ondorio" dela salatu du Etxeratek, "presoen senideak hiltzeko mendekuz eta gorrotoz hartutako neurri baten ondorio".
"Heriotz zigor" honen aurrean gizarteari, eragile sozialei eta batez ere politikoei egin die dei Etxeratek. Inplikazioa eskatu diete, besteak beste, EAJ, EA, EB-IU eta baita Ibarretxe lehendakariari ere. "Noiz erakutsiko dute benetako irtenbidea bilatzen hasteko gogoa, ala interes politiko aitor ezinek dauzkate eskuloturik. Non dago beste batzuetan hain arduratsu agertzen den Ibarretxe jauna, edota bigarren mailako herritarrak gara eta politikoki hartutako erabakien bidez hiltzen gaituztenean, hilketa horiek hutsaren hurrengo dira", esan du Jon Intxauspe Etxerateko kideak.
Sara Fernandez iruindarraren heriotza salatzeko gaur arratsaldean egingo diren bilkuretan parte hartzeko deia egin du Etxeratek, eta ekitaldi politiko nazionala iragarri du abenduaren 13rako Iruñean.
Euskal presoak-Sakabanaketa
"Ni hurrengoa izan naiteke" leloa hartuta salatu du Etxeratek Sara Fernandezen heriotza
Euskal preso bati bisita egitera zihoazela auto-istripuan Sara Fernandez iruindarra hil zen eta Izaskun Urkijo oso larri dago Valladolideko erietxe nagusiko Zainketa Berezien gelan. Gertaera hori salatzeko 200 lagun inguru bildu dira gaur Iruñean Etxeratek deituta, egoeraren larritasuna azpimarratzeko. "Beraiek senide direlako jaso dutela heriotz zigorra" adierazi dute, eta "gogoeta eta inplikazioa" eskatu diote agintariei. Halaber, Sara Fernandez iruindarraren heriotza salatzeko gaur arratsaldean egingo diren bilkuretan parte hartzeko deia egin du Etxeratek, eta ekitaldi politiko nazionala iragarri du abenduaren 13rako Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu