BERRIAko Igandea gehigarriko Serio Demonio atalak ibilbide luze eta oparoari amaiera eman dio, eta atal berri batek ordezkatuko du; Ni naiz zure aita izango du izena, eta, Serio Demonioren ildotik, asteko albisteei umorearen betaurrekoekin erreparatuko die.
Zaldieroak jarraituko du ataleko irudia marrazten, eta Santi Leonek idatziko ditu testuak. Estreinakoan, Nafarroako Gobernuak hizkuntz ereduei ematen dien trataera dute hizpide.